Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

eguzki-arrano

iz. Zool. Hegazti harrapari handia, luma arreak, isats biribila, eta moko eta atzapar sendoak dituena (Aquila chrysaetos). 75-83 cm izaten da luze, eta 2 m baino gehiago zabal, hegotik hegora. Arranoetan handiena eta sendoena da, elezahar askoren iturri, eta lurralde askotan indarraren iruditzat hartua. Ar eta eme, bikoteka bizi ohi dira, Europako eskualde batzuetan, Asian eta Ipar Ameriketan, batez ere. Iberiar Penintsulan oso bikote gutxi geratzen da, eta Euskal Herrian bat edo bi besterik ez, Irunberri inguruan horiek.