eguzki-lore
iz. Bot. Landare handia, hosto-zorrotza, eguzkiaren eiteko loreak dituena (Carlina aucalis). Eguzki lore bat etxeko atean. Goi belardietan ateratzen da, eta ez da batere luzatzen. v Etnogr. Lore hau baserriko ate nagusian jartzeko ohitura antzinakoa da Euskal Herrian. Izpiritu txarrak urruntzeko eta tximistarik etxean sar ez zedin jartzen zen. Eguzkiaren iruditzat eduki izan da.