Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

eguraldi

iz. Eguratsaren egoera.  v  Meteor. Tenperatura, hezetasuna, euria, airearen presioa, haizea, hodeiak… hartzen ditu kontuan eguraldia aztertzeko. Eguraldia epe laburrean aztertzen da, eta klima berriz epe luzean (30 urte inguru) leku jakin batean izan diren eguraldiaren ezaugarriak aztertuz definitzen da. Eguraldia aldarazten duten faktoreak troposferan gertatzen dira, Lurraren azaletik 6-8 km-ra Iparburuan, eta Hegoburuan eta ekuatorean, 17 km-ra. Hala ere, eguratsaren goiko geruzetako aire zurrunbiloek presio aldaketak eragiten dituzte, eta horrenbestez, eguraldi ezaugarriak ere bai. Mendiek eta urtegi zabalek ere eragina dute eguraldian. v Eguraldi iragarkizuna. Eguraldia iragartzea, zenbait teknika (estatistikakoak, fisikakoak…) erabiliz. Iragarkizun horiek mapetan irudikatzen dira askotan, eta eguraldiaren gertaerak bertan azaltzen dira.