Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

egoera

iz. Zerbait edo norbait dagoen modua. Euskal Herriko ekonomiaren egoera. || Egonaldia. Aurrez ordaindu behar duzu egoera eta jana.  v  Fis. Materiaren izateko era, molekulen arteko loturaren araberakoa, eta tenperatura eta presio aldaketen eraginez aldarazi daitekeena. Hiru dira: egoera solidoa (materiak berezko forma eta bolumena duenean), isurkari egoera (molekulen arteko lotura txikiagoa denez gero, gaiak berezko bolumena izan arren, gordeta dagoen ontziaren forma hartzen duenean) eta gas egoera (gaiak gordeta dagoen ontziaren forma eta bolumena hartzen duenean).  v  Egoera kritikoa. Bere tenperatura eta presio kritikoan dagoen gorputzaren egoera, hau da isurkariak eta bere lurrunak tasun berdinak dituzten baldintzetan gertatzen den egoera.  v  Egoera egonkorra. Gai edo gorputz bat gehieneko entropian dagoelarik, oreka dinamikoa gordetzen duenean izaten dena.  v  Funtsezko egoera. Molekula edo molekula zatia, energiarik gutxiena duen unean, dagoen egoera.  v  Egoera zibila. Zuz. Pertsonaren egoera soziala, bere betebehar eta eskubide zibilak zein diren agintzen duena. Egoera zibilaren arabera agintzen da pertsonak nola eta zertan hartu behar duen parte gizartean. Egoera zibila zehazteko herritartasuna, familia, adina eta eritasun psikikoak hartzen dira kontuan. Egoera zibilaren kontzeptuak erromatar zuzenbidean du oinarria: askea edo mendekoa (esklabo) izatea, hiritartasuna (erromatarra, latinoa edo erromesa), edo familiazko izaera ziren oinarrizko puntuak kodean. Gaur egun, egoera zibila finkatzeko orduan, ez dira leku guztietan puntu berberak kontuan hartzen: jaiotza, nazionalitatea, sexua, familia, adina eta bizilekua dira puntu nagusiak.  v  Gerra egoera. Gizartea gerran dagoenean, agintaritza zibilak bere ahalak agintaritza militarraren esku uztea.