egoismo
iz. Fil. Bere buruari, bere ideiei eta sentimenduei gehiegizko garrantzia ematen dien eta gainerakoekiko ardurarik agertzen ez duenaren jarrera. Hitz hau XVIII. mendean hasi zen erabiltzen. Egoismoa gizonaren jarrera naturaltzat hartu izan da askotan; Kantek eta frantses moralistek adibidez hala uste zuten. Altruismoa egoismoaren kontrakoa da. Altruismoaren eta egoismoaren arteko antitesia positibismoaren oinarrietako bat da.