Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

egloga

iz. Lit. Nekazarien eta artzainen bizitzari eta amodioari buruzko literatura lana.  v  Eglogak elkarrizketez osatuak izaten dira gehienetan eta, bizitzaren nahasmendu eta ustelkeria guztien aurrean, balizko artzain gizarte bukolikoan nagusituriko bizimodu harmoniazko eta librea kantatu ohi dute. Teokritok sortu zuen literatura lan mota hau (Eidyllia, K.a. 310-250) eta Virgilio izan zen eglogak idatzi zituen idazle nagusietakoa (Bucolica, K.a 37). Italiako Errenazimentuaren garaian, berriro ere, erabiltzen hasi zen poesia molde hori (Dante, Petrarca, Bocaccio) eta XV. mende bukaeratik aurrera igaro zen Europa mendebaleko herrietara. XVIII. mendean, artzain gaietatik urrundu, eta kutsu ironikoz jantzitako lehen eglogak eskaini zituzten ingelesezko idazleek (1710, A Town Eclogue, Hiriko egloga, Jonathan Swift).