Eduardo
(Portugesez, Duarte). Portugalgo erregea 1433-1438 bitartean (Lisboa, 1391 - Tomar, 1438). Joan I.aren ondorengoa eta Henrike Nabigatzailearen anaia. Lur banaketari buruzko legeez eta lur berrien aurkikundeez arduratu zen. Bere gudarostea galdu zuen Tanger hiriaren aurkako erasoaldian. Letra gizona ere bazen, eta literatura lan batzuk ondu zituen (Aholkulari leiala; Zaldiak hezteko antzea).