Echagüe Bermingham, Rafael
Donostiar jenerala (Donostia, 1815 - Madril, 1887). 1833an karlistei eraso egin eta Elisabet II.a erreginaren alde antolatu zen «Txapelgorri» batailoian sartu zen. Gero armadara igaro zen, eta gerra bukatzerako teniente koronela zen. 1854ko kolpean parte hartu zuen. 1859an Ceutako gerran izan zen. Ondoren Valentzian, Puerto Ricon, Filipinetan, kapitain jenerala izan zen.