Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ebla

Antzinako Mesopotamiako hiria eta erreinua, Alep hiritik hurbil. Tell-Mardiken (Siriako ipar-mendebala) egindako indusketei esker da ezaguna. Bertan idazkera kuneiformean idatzitako taula ugari aurkitu da, antzinako hizkuntza semitiko batean idatziak. ■ Historia. K.a. III. milurtekoan, Eblako erreinuak Egiptoko faraoiekin harremanak izan zituen, akkadiarrek hiria hartu eta bipildu zuten arte (K.a. XIV. m.). K.a. 2000-1900 aldera, Ebla berriro eraiki zuten eta hiri boteretsua izan zen, K.a. 1650. urtean betiko suntsitu zen arte.