Jaurrieta
Nafarroako ipar-ekialdeko udalerria (Zaraitzu ibarra, Zangozako merindadea). Mugak: iparraldean Otsagabia, ekialdean Otsagabia, Ezkaroze eta Orontze, mendebalean Abaurregaina, Abaurrepea eta Hiriberri, eta hegoaldean Espartza. Altuera 914 m. 29,96 km2 eta 348 biztanle (jaurrietar). Zatoia ibaiak mugatzen du udalerria ipar-mendebaletik. Hizkuntza, gaztelania. Euskaldunak % 8 dira. Ekonomia jarduera nagusia nekazaritza da (ardi eta behi azienda, garia, garagarra). v Historia. Jaurrietako herriak berezko alkatea izateko eskubidea jaso zuen 1630. urtean eta Zaraitzu ibarreko administrazio orokorretik kanpo geratu zen horrela. 1880. urtean, erabat suntsitu zuen sute batek herria eta goitik behera eraiki behar izan zuten berriro.