Easton Ellis, Brett
Estatubatuar idazlea (Los Angeles, 1964). Hogei urte zituela Less than Zero (Zero baino gutxiago) idatzi zuen; lehen pertsonan idatzitako lana da, eta guraso aberatsen diru gehiegikeriaren ondorioz asperturik eta galdurik bizi diren Hollywoodeko gazteen bizitza azaltzen du. Gaien gordintasunak, batere apaindurarik gabeko estilo lehorrak, etorkizun ezak eta pertsonaiek bizi duten miseria moralak eragin handia izan zuten irakurleengan eta best-seller bihurtu zen 1980ko hamarraldian. Liburu hori argitaratu eta hiru urtera The Rules of Attraction (1987, Erakarpenaren arauak) argitaratu zuen, lehenengo lanaren segida moduko bat. 1991n American Psycho idatzi zuen, izugarrizko eskandalua eragin zuena. Lan horretako pertsonaia nagusiak, Patrick Bateman, diru asko irabazten du eta 1980ko hamarraldiko gizon idealaren araberakoa da, baina gauetan emakume gazteak torturatzen eta hiltzen ditu. Lan horrek eragin zuen eztabaida izugarria izan zen, eta berehala izan zen best-sellerra mundu osoan. Ondoren kontakizun bildumak argitaratu zituen: The Informers (1994) eta Glamorama (1998). Azken eleberri horretan, New Yorkeko artisten bizimodua azaltzen du.
- East London
- East Lothian
- East River
- East Saint Louis
- Eastman, George
- Easton Ellis, Brett
- Eastwood, Clint
- Eate
- Jaurrieta
- Eaux-Bonnes
- Eaux-Chaudes