Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Duvalier, François

Haitiko politikaria, Papa Doc deitua (Port-au-Prince, 1909 - Paris, 1971). Sendagilea zen lanbidez, baina Osasun Publikoko ministro eta Errepublikako lehendakari hautatu zuten Magloire lehendakaria agintetik kendu ondoren (1957). Diktadura ezarri ondoren, bizi guztirako lehendakari izendatu zuen bere burua, eta bere semea ondorengotzat hartu zuen. Eliza katolikoaren aurkako politika eraman zuen aurrera. Agintzeko izua erabili zuen eta horretarako tonton macoutes erakunde paramilitarra osatu zuen. Hil ondoren (1971) Jean Claude Bebe Doc bere semeak hartu zuen aitak utzitako lekua, baina 1986an Frantziara erbesteratu behar izan zuen.