Duval, Paul-Marie
Frantses arkeologoa (Paris, 1912 - Versailles, 1997). Galiako historian eta arkeologian aditua izan zen. Hainbat liburu argitaratu zituen Galiari buruz: La Vie quotidienne en Gaule pendant la paix romaine, Ier-IIIe s. apr. J.-C. (1952, Eguneroko bizitza Galian erromatarren bake garaian, K. ondoko I.-III. mendeetan); Les Dieux de la Gaule (1957, Galiako Jainkoak); Paris antique, des origines au IIIe siècle (1961, Antzinako Paris, III. mendeko sorrera); Monnaies gauloises et mythes celtiques (1987, Galiako txanponak eta mito zeltak).