Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Duval, Alexandre

Frantses dramagilea (Rennes, 1767 - Paris, 1842). Odeon antzokiaren zuzendaria izan zen 1807. urteaz geroztik. Arrakasta handia lortu zuen bere drama historikoei esker: Edouard en Ecosse (1802, Eduardo Eskozian) eta La jeunesse de Henri V (1806, Henrike V.aren gaztaroa).