Dutourd, Jean
Frantses idazlea (Paris, 1920). Eleberriak nahiz saiakerak idatzi izan ditu. Bere garaiko zibilizazioan gustuz bestera bizi arren, umorea erabiltzen du saiakeretan: Le Complexe de César (1946, Zesarren konplexua); Les Taxis de la Marne (1956, Marneko taxiak). Eleberrien artean ditu: Au bon beurre (1952); Henri ou l’Éducation nationale (1983, Henrike edo Hezkuntza nazionala); Les Pensées (1990, Pentsamenduak); Le Septième Jour (1995, Zazpigarren eguna). Frantziako Akademian sartu zen 1978an.