Düsseldorf
Alemaniako ipar-mendebaleko hiria eta Ipar Renania-Westfalia estatuko hiriburua, Rhin ibaiaren ertzean. 675.437 biztanle. Unibertsitatea. Hiriaren parte zaharra oso ikusgarria da. Museo ugari. Rhin-Ruhr eskualdeko administrazio eta finantza hiri nagusia da. Bertan burdingintza enpresa handienak daude (Thysse, Mannesmann). Düsseldorf oso komunikabidegune garrantzitsua izateaz gainera (burdinbideak, aireportua), industriagunea ere bada: metalurgia astuna (lokomotorak, automobilak), kimika industria eta ehungintza. v Historia. 1288. urtetik aurrera Berg dukerri zaharreko hiriburua izan zen. Frantsesek 1806tik 1815era bitartean izan zuten beren mendean, eta ondoren Prusiaren esku geratu zen. v Artea. Oso ospetsua izan zen Düsseldorfeko pintura eskola 1767-1819 urteen artean. Peter von Cornelius izan zen bertako pintorerik ospetsuena.