Durrio, Francisco
Bizkaitar eskultore eta zeramikagilea, jatorriz frantsesa (Bilbo, 1867 - Paris, 1940). Parisa jo zuen bertan zeramika langintzari ekiteko eta horretarako labeak prestatzeko. XX. mende hasierako artistarik handienetakoa eta ezezagunenetakoa da. Picassoren eta Gauginen laguna izan zen, eta eskultura modernoaren aitzindaria Euskal Herrian. Dekoraturiko pieza txikiak egin zituen batez ere. Salbuespenak dira Cosme Echevarrietaren familiari eraikiriko mausoleoa eta Arriaga musikagilearen omenez eginiko oroitarria.