Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Durres

edo Durazzo. Albaniako mendebaleko hiria, izen bereko barrutiko hiriburua. Itsaso Adriatikoaren ertzean dago, Tiranaren mendebalean. 82.700 biztanle (1989). Albaniako industriagune nagusietakoa da (ontziolak eta mekanika industria). v Historia. Greziarrek K.a. VII. mendean sortu zuten eta erromatarrek beren Inperioko lehen portu bihurtu zuten K.a. III. mendean. Ostrogodoek, bulgariarrek, normandiarrek eta bizantziarrek hartu zuten ondoren. Albaniako hiriburua izan zen Wiedeko Gilenen agintepean (1914).  v  Albaniako mendebaleko barrutia, Tirana-Durres eskualdean. 859 km2 eta 182.500 biztanle. Hiriburua: Durres. Nekazaritza da ekonomia jarduera nagusia.