Dürrenmatt, Friedrich
Alemanez idazten duen idazle eta dramaegile suitzarra (Konolfingen, Berna, 1921 - Konolfingen, 1991). Espresionismoak eraginda, munduaren gainean duen ikuspegi etsitua eta bereziki Suitzako gizarteari buruzkoa islatzen du bere drametan: Die Ehe des Hern Mississippi (1952, Mississippi jaunaren ezkontza) eta Der Besuch der alten Dame (1955, Adineko damaren bisita). Bereak dira, halaber, Frank V.a (bankari buruzkoa, 1959), Fisikoak (arma nuklearrei buruzkoa, 1961), Meteoroa (1967), Epailea eta borreroa, Agindua (1958) eta Justizia (1985) obrak.