Dunfermline
Eskoziako ekialdeko hiria (Fife konderria) eta izen bereko barrutiko (303 km2 eta 128.816 biztanle) hiriburua. 52.057 biztanle (1981). v Burdingintza, kimika industria eta ehunak. XI. mendetik XIV. mendera bitartean Eskoziako erregeen egoitza izan zen. Aipagarria da bertan dagoen XI. mendeko abatetxe erromanikoa.