Dumont, René
Frantses agronomi ingeniaria (Cambrai, 1904 - Cambrai, 2001). Agronomiako Nazio Institutuan irakasle izan zen. NBE-ko eta FAOko aholkularia eta garapen bidean dauden herrialdeetako ekonomia arazoetan aditua zen. Gogor kritikatu izan zuen nazio aberatsek hirugarren munduarekiko duten jarrera berekoia. Kubako Iraultzaren ondorengo lehen gobernuaren nekazaritzako aholkulari izan zen. Txinako, Mexikoko eta, batez ere, Afrikako nekazaritza arazoak ondo ezagutzen zituen. Liburu asko zituen herrialde horietako ekonomiari eta nekazaritzari buruz idatziak.