Ukrainako epopeia nazionala. XV-XVI. mendeetan osatu zen eta ahoz zabaldu zuten trobadore-kantari eslaviarrek. Ukrainako herriak turkoen, tartaroen eta poloniarren aurka egindako guduak ditu kantagai. Epopeia honek bizirik iraun du gaur arte. Ukrainarren poema abertzalea izan da.