Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

duna

iz. Geol. Basamortuetan, eta batzuetan baita hondartzetan ere, haizeak eratzen dituen hareazko mendixkak.  v  Mendixka edo duna horietako batzuk egonkorrak izaten dira, baina beste zenbait, higitu egiten dira haizearen norabidearen arabera. Duna batzuk, zeharretara hedatzen dira, haizeak beti norabide berean eragiten duen tokietan. Haizeak eragiten dien aldean, malda leuna eta beste aldea berriz malkortsua izaten dute horiek. Luzetara hedatzen direnek, malda berdintsua izaten dute alde bietan eta besteak baino handiagoak eta garaiagoak izaten dira. Gaur egun Libiako basamortuan daude munduko dunarik handienak.