Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dulles, John Foster

Estatu Batuetako politikaria (Washington, 1888 - Washington, 1959). Nazioarteko zuzenbidean aditua, Estatu Batuetako ordezkaritzaren aholkularia izan zen 1919. urteko Bake Batzarrean. Eisenhower lehendakariarekin, Estatu Batuetako idazkaria izan zen 1953. urtetik 1959ra bitartean. Komunisten kontrako sutsua izan zen. Base militar ugari ezarri zituen munduko estatu askotan.