Dumas, Alexandre
(Alexandre Davy de La Pailleterie, egiazko izenez, Alexandre Dumas “aita” deitua.) Frantses eleberrigile eta dramagilea (Villers-Cotterêts, 1802 - Cannes, 1884). 250etik gora eleberri argitaratzeaz gainera, 25 antzerki lan idatzi zituen. Walter Scott eskoziar eleberrigilearen mireslea zen, eta ekintza biziko obrak idatzi zituen. Dumasen abenturazko liburuak klasiko bihurtu dira. Obra nagusiak: Les Trois Mousquetaires (1844, Hiru mosketariak), Vingt Ans après (1845, Hogei urte geroago), Le Comte de Monte-Cristo (1844, Monte-kristoko kondea), Vicompte de Bragelonne (1850, Bragelonneko bizkondea), La Reine Margot (1845, Margarita erregina), La Dame de Monsoreau (1846, Monsoreauko dama), Les Quarante-Cinq (1845, Berrogeita bostak) eleberriak eta Henri III et sa Cour (1829, Henrike III.a eta bere gortea), La Tour de Nesle (1832, Nesleko dorrea) obra dramatikoak. Prusiaren eta Frantziaren arteko gerra piztu zenean semearen etxean ezkutatu eta bertan hil zen miseria gorrian.