Dukas, Paul
Frantses musikagilea (Paris, 1865 - Paris, 1935). Konposizio eta orkestra zuzendaria izan zen Parisko Musika Eskolan. Rameauren, Couperinen, Scarlattiren eta Beethovenen obrak aztertu zituen. Dukasen orkestrazioa kolorez betea da, Berliozenaren eta Rimski Korsakovenaren antzekoa. Obra nagusiak: Apprenti sorcier poema sinfonikoa (1897), pianorako Sonata (1902), pianorako Variations sur un thème de Rameau (1903), Ariane et Barbe-Bleue opera (1907) eta Péri poema koreografikoa (1911). Egilearen idazki eta kritikak Musikari buruzko Paul Dukasen idazlanak liburukian argitaratu zituen.