Duisburg
Alemaniako hiria (Renania-Westfalia), Rhin eta Ruhr ibaien bilgunean. 529.200 biztanle (1989). Duisburgekoa munduko ibai porturik handiena da: 50 km-ko kaiak, 1.000 ha portu eraikuntzetan eta 54.200.000 tonako sartu irtena (1985). Hidrokarburoak esportatzen eta mineralak (nikela, kromoa, kobaltoa, wolframioa, burdina) inportatzen dira bertatik. 500 km-ko burdinbideek lotzen dute hiria Ruhr arroarekin, eta Rhin-Herne ubideak Herne herriarekin lotzen du. Duisburg kimika eta metalurgia hiri garrantzitsua da. Aipagarria da XIII. mendeko eliza gotikoa. v Historia. Erromatarren Castrum Deutonis hiria izan zen, eta 740. urtean Diuspargum izena hartu zuen. Belgikarrek hartu zuten 1921-25 bitartean.