Duarte Ibarguren, Eva
Argentinako politikaria, Evita deitua (Toldos, 1919 - Buenos Aires, 1952). Jatorri euskalduneko etxe batean sortu zen. 1935-1945 bitarteko urteetan antzezle gisa lan egin zuen. 1945. urtean militarrek preso zuten Juan Domingo Perón-en askatasunaren aldeko kanpaina egin zuen. Urte bereko urrian, langileriak Buenos Aires hartu eta militarrek aske utzi zuten Perón. Perón-Evita bikoteak 1946ko otsaileko hauteskundeak irabazi zituen eta Eva Duarte, Lan eta Gizarte Laguntzarako ordezkaria, peronismo erradikalaren gidari nagusi bihurtu zen. Armadak ez zuen sekula Evita begi onez ikusi eta 1951n galarazi zion Argentinako lehendakariordea izatea, C.G.T. sindikatu peronistak nahi zuen bezala. Eva Duarteri esker, hauteskunde haietan eman zuten botoa lehenengo aldiz Argentinako emakumeek. Evaren heriotzaren ondoren, Perón-en gobernuaren gainbehera hasi zen eta militarrek Perón agintetik kanpo utzi zuten estatu kolpe baten bidez (1955). v 1955eko azaroan, militarrek hartu zuten Argentinako herriak ohore handitan gordetzen zuen Evitaren hilotza, eta Alemanian eta Italian ibili ondoren, 1971. urtean Perón-ek hartu zuen Madrilen. 1975. urtean, bigarren emazte zen Isabel Martínez Perón-en gobernuak Buenos Aires-era eraman zuen, haren aldeko propaganda egin nahian. C.G.T. sindikatuak kritikak egin zizkion erabaki hari, benetako peronismoaren izenean.
- Du Pré, Jacqueline
- Du Vigneaud, Vincent
- dual
- dualismo
- dualtasun
- Duarte Ibarguren, Eva
- Duarte, José Napoleón
- Duarte, Juan Pablo
- Duarte
- Duato, Nacho
- Dubai