Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dr鬽e

Frantziako hego-ekialdeko departamendua [26], Rh鬾e-Alpeak lurraldean. 6.560 km2 eta 389.781 biztanle. Hiriburua: Valence. Suprefetura hiriak: Die, Nions.  v  Dr鬽e hiria Rh鬾e ibaiaren ekialdean dago. Departamenduko sartaldean hedatzen dira Alpe aurreko mendiak (Vercors, Diois, Baronnies); sortaldean Tricastin izeneko muino lurraldea eta iparraldean Bas-Dauphin閗o lurrak. Nekazaritza eta abeltzaintza dira ekonomia jarduera nagusiak (barazkiak, fruituak eta mahatsa; ardi eta behi aziendak). Oinetakoak, paperak eta zurgintza.