Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Drogheda

(Gaelikoz, Droichead Atha) Irlandako hiria eta portua, Louth konderrian dagoena. 23.247 biztanle (1981). Aipagarriak dira gotorlekua eta XII. mendeko abatetxe baten hondakinak.  v  Historia. Erregeen aldeko erresistentziaren gune garrantzitsua zenez gero, Cromwell-ek suntsitu egin zuen 1649. urtean.