dromedario
iz. Gameluaren familiako ugaztuna, konkor-bakarra (Camelus dromedarius). v Gamelua baino handiagoa da eta konkor bakarra du, 21 kilo ingurukoa, ondo janda dagoenean. Hiru metro inguru izaten da luze eta bi inguru altu. Oso hanka luzeak eta bina azkazal koskotan bukatzen direnak ditu. Ilea gaztaina kolorekoa, arre argia edo zurixka izan dezake. Lurralde bero lehorretan, tropikoetan eta tropikoz goitiko eta behetikoetan bizi da, Afrikako iparraldean eta Asiako mendebalean batez ere. Ume bakarra izaten du aldiko. Landarea besterik ez du jaten eta asteak pasa ditzake belar gogorrak janez. Beste zer janik aurkitzen ez badu saskiak edo palmazko lastaira lehorrak ere jaten ditu. Basamortuko jendearentzat dromedarioa izan da, eta zenbait lekutan oraindik ere bada, garraio biderik erabiliena. Beduinoek babes dendak egiteko erabiltzen dute dromedarioaren larrua.