Donskoï, Marc
Errusiar zinemagilea (Odesa, 1901 - Mosku, 1981). Errusiar literaturako lan nagusiak, eta batez ere, Gorkirenak egokitu zituen zinemarako. Film nagusiak: Dietstvo Gorkovo (Gorkiren haurtzaroa,1938), Moi Universitety (1940, Nere Unibertsitateak), Ostrovskiren Kak sakalálas stal (1942, Nola lortu zen altzairua), Ráduga (1944, Ortzadarra), Mati (1956, Ama) eta Nadejda (1973).