Domingo Siloskoa, santua
Espainiar beneditarra (Cañas, 1000 - Silos, 1073). Eremutarra izan zen gaztaroan, eta San Millan de la Cogollako monasterioan priore izatera iritsi zen geroago. Nafarroa utzi behar izan zuen Gartzea erregeak mehatxatu zuelako. San Sebastian Siloskoa monasterioko zuzendari izan zen, Gaztelan, 1041. urtetik aurrera abade gisa. Hil ondoren, monasterioak Santo Domingo izena hartu zuen. v Jaieguna, abenduaren 20an.