disartria
iz. Med. Garunean higidura kontrolatzen duten guneen eritasun baten ondorioz hitzak ahoskatzeko sortzen den zailtasuna. v Laringeko, mihiko, ahosabai biguneko eta ezpaineko giharrak dira hitza esatea oztopatzen dutenak. Disartria duenak hitzaren esanahia garbi daki, jakin, eta ezagutzen ditu hitza ahoskatzeko giharrek egin behar dituzten mugimenduak. Hitzaren ahoskatzea zuzentzen duen nerbio eta gihar aparatuak hondatzen dituzten egoera guztiek eragin dezakete disartria: paralisiak, atrofiak, espasmoak eta gorputzeko mugimenduaren koordinazio ezak, besteak beste.