Discoverer
Estatu Batuek Lurraren ingurunea aztertzeko espaziora bidalitako satelite multzoaren izena. 1959an hasi ziren Discoverer sateliteak lanean; horiek lortutako datuei esker bidali ahal izan dira espaziora beste zenbait satelite eta ontzi, eta horiei esker antolatu ahal izan dira satelite bidezko irrati komunikazioak ere.