iz. Kim. Azukre bakunen edo monosakaridoen kondentsazioz eratorritako azukrea. v Monosakaridoaren bi molekula kondentsatzen dira eta ur molekula bat galtzen da monosakaridoa disakarido bihurtzeko prozesuan. Sakarosa, maltosa eta laktosa dira hauen artean ezagunenak.