Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Diponegoro

Javako uharteko Jogjakarta hiriko printzea (1785 - Makasar, 1855). Kolonialista holandarren eskuetan zegoen Javako independentziaren alde borrokatu zen. 1830. urtean holandarrek garaitu eta preso hartu zuten. Erbestean hil zen, Makasar hirian (Sulawesi uharteetan).