diptero
izond. Zool. Hegan egiteko bi hego dituen eta ahoan tronpa xurgatzailea duen intsektu motaz esaten da. Gainerako intsektuek duten bigarren hego parea hegaldian oreka gordetzeko dute dipteroek. Tamaina handikoak zein txikikoak izan daitezke. Antenak eta begiak handiak dituzte. Diptero gazteek ez dute hankarik; batzuk uretan bizi dira, beste batzuk berriz lehorrean. Intsektu heldu gehienak egunez irteten dira janari bila. 73.000 diptero mota ezagutzen dira, 138 familiatan banatuak. Euliak, eltxoak eta ezparak dira horien artean ezagunenak.