Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

dipodido

izond. Zool. Ugaztun karraskarien familia batez esaten da. Burua eta belarriak handiak dituzte, begiak zabalak eta biziak, gorputza motza, aurreko hankak atzekoak baino motzagoak, eta ilea fina, luzea eta hondarraren kolorekoa. Jerboa (Jaculus jaculus) eta Afrika iparraldeko eta Arabiako arratoi jauzkaria dira familia honetako mota ezagunenak.