Diharce Lassegue, Jean Marie
(Xabier Iratzeder deitua) Lapurtar idazlea (Donibane Lohizune, 1920 – Beloke, 2008). Beneditarra. Uztaritze eta Baionako apaiztegietan egin zituen apaiz ikasketak. Eskualtzaleen Biltzarrean lehen saria eskuratu zuen Zakalar dramarekin. Sari bera izan zuen 1946an Pindar eta Lano poemekin. 1941 eta 1946. urteetan Zerumenditik, Mortutik oihu eta Kantikak poema mistikoak argitaratu zituen. 1954an ezkontzaren prestakuntzari buruzko Ezkongai liburua eman zuen argitara. Berak itzuli zituen David erregearen Salmoak (Gabriel Lertxundiren musikaz, 1963). Bereak dira, halaber, Uztaritzeko aphezgaitegia (1964), Euskal Herria eta Jainkoaren gizaldea (1966), Argiz argi poema bilduma (1967) eta hainbat antzerki lan: Itsasorat, Piztu zaiku, Maria eta Kurutzea, Iturrian, Aphez, etab. Haren hainbat poema liburu Biziaren Olerkia obran (1983) bildu dira.
- diglikol
- diglosia
- Digne
- digoxina
- Diharassarry, Laurent
- Diharce Lassegue, Jean Marie
- diharu
- dihexaedriko
- Dijktra Edsger, Wybe
- Dijon
- dikarboxiliko