Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

diglosia

iz. Hizkl. Harremanetan dauden bi hizkuntzaren artean, edo hizkuntza beraren bi mailaren artean, bata bestearen mendeko izatea eta eginkizun desberdinetarako erabiltzea dakarren hizkuntza egoera. ik. elebitasun.  v  Diglosian, hizkuntza bat komunikazio funtzio formalizatuetarako eta bestea formalizatu gabeetarako erabiltzen da. Izan ere, gizarte bateko elebitasuna gutxitan izaten da orekatua; desoreka horretan, hizkuntza bat zeregin “altu”etarako erabiltzen da (komunikabideetan, irakaskuntzan, administrazioan…), eta bestea “etxerako” uzten da. Hala bada, bigarrenaren mugak oso estuak baitira, bestea nagusitzen da, parte handi batean (hizkuntza kutsadurak, etab.) edo erabat, mendeko hizkuntza desagertu arte. Euskara diglosian egoeran egon da, eta halaxe dago, gaztelera eta frantsarekiko; azken urteotan, Hego Euskal Herrian eta Autonomia Estatutua onartu zenez geroztik batez ere (1979), ahalegin handiak egin dira egoera hori gainditzeko, bai administrazioaren aldetik (EITB, Euskararen Legea, etab), bai herriaren aldetik.