Dicuil
IX. mendeko irlandar fraidea, geografoa eta gramatikaria. 825. urtean De mensura orbis terre (Lurraren neurriei buruz) mundu zaharreko astronomia eta geografia datu zehatz asko eskaintzen dituen obra bukatu zuen. Irlandako misiolari katolikoak Faroe uharteetara eginiko bidaien berri ematen du (825, Lur-globoaren neurriaz). Egiptoko piramideak (Gizakoak) eta Niloko ibaitik Itsaso Gorriraino luzatzen zen ubidea, 767. urtean itxi zena, deskribatu zituen lehen aldiz.