Díaz Olano, Ignacio
Arabar margolaria (Gasteiz, 1860 - Gasteiz, 1936). Bartzelonan eta Parisen egin zituen pintura ikasketak. 1894. urtean Erromara jo zuen. Bi urte geroago Gasteiza itzuli eta El Danzarín aldizkari satirikoan lan egin zuen. Gasteizko Ofizio eta Arte Ederretako irakasle izendatu zuten 1901. urtean. Erakusketa ugari egin zuen Euskal Herrian eta Espainian zehar. Obra nagusiak: La trilla, Los segadores, La familia, Un mercado de Venecia, Pelando la pava, Retrato de mi madre, La hortelana, Hilanderas y tejedoras, eta Murmuración y castigo.