Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Díaz Noci, Javier

Arabar irakaslea (Gasteiz, 1964). Informazio Zientziak ikasi zituen EHUn (Kazetaritza saila), eta 1987an lortu zuen lizentziatura. 1985etik 1992 bitartean kazetaritza lanetan jardun zuen hainbat komunikabidetan: La Gaceta del Norte, Deia, Radio Vitoria, Radiocadena Española, Radio Nacional de España eta Donostiako Herri Irratian, besteak beste. 1992an Historiako doktoregoa egin zuen eta ondoren, Zuzenbidea ikasi zuen aipatutako unibertsitatean, eta lizentziatura 1996an lortu zuen. Irakaslea da 1993tik aurrera Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean, eta kazetaritza idazketarekin zerikusia duten gaiak irakasten ditu. 1997az geroztik, Eusko Ikaskuntzako Komunikabidea saileko lehendakaria da. Bere aginte garaian, Mediatika izenarekin, Komunikabide saileko koadernoa berrargitaratzen hasi ziren. Kaleratu dituen lanen artean daude: Euskarazko aldizkari, egutegi eta almanaken erroldea (1834–1959) (1994), Kazetaritza idazkuntzarako eskuliburua, Informazio–generoak (1995), Euskal prentsaren sorrera eta garapena (1834–1939) (1995). Emy Armañanzasekin elkarlanean kaleratutako Perodismo y argumentación. Géneros de opinión (1996), eta El periodismo electrónico. Información y servicios multimedia en la era del ciberespacio (1996) eta Medios de comunicación en Internet (1997).