Dias, Dinis
Itsasgizon eta esploradore portugesa (XV. mendea). Henrike Nabigatzailea erregearen kapitaina. Afrikarekiko, Indiarekiko eta Ekialde Hurbilarekiko salerosketarako bideak ireki zituen. Cabo Verde aurkitu zuen, baina bertako biztanleek ez zioten lurralde hura menderatzen utzi eta Portugala itzuli zen. Senegal ibaia ikertzera beste bidaldi bat egin zuen Afrikara Senegalgo ibaia, ustez Nilo ibaiaren ezkerraldeko ertza zena, ikertzera.