Dias, Bartolomeu
Portugaldar itsasgizona (Algarve, 1450 - Esperantza Oneko Lurmuturra, 1500). Behaim kosmografo eta itsasgizonaren ikaslea izan ondoren Portugaleko Joan II.ak Afrikara bidali zuen. Bera izan zen «Ekaitzen Lurmuturra» (egungo Esperantza Oneko Lurmuturra) igaro zuen lehen itsasgizona (1487-1488). Vasco da Gamari Indiara lagundu zion 1497. urtean eta Pedro Alvares Cabrali Brasila (1500). Azken bidaia honetan galdu zuen bizia.
- diaresi
- Diario de Navarra
- Diario Vasco
- diarkia
- diartrosi
- Dias, Bartolomeu
- Dias, Dinis
- diaspora
- Diaspora
- diasporo
- diastasa