Diario Vasco
Gipuzkoan argitaratzen den egunkaria. 1934ko azaroak 27an kaleratu zuen lehen alea, Madrilgo ABC egunkariak eta Confederación Española de Derechas Autónomas erakunde politikoaren inguruko buruzagiek bultzatuta. 1936ko altxamenduaren alde agertu zen gerra hasieran, eta kaleratzea egotzi zitzaion Donostia errepublikazaleen esku egon zen bitartean, 1936ko irailaren 13a arte hain zuzen. Egun Euskal Herriko bigarren egunkaria da (90.000 ale kaleratzen ditu egunoro batez beste) eta El Correo Español-El Pueblo Vasco Bilboko egunkariaren jabe berberena da.