Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

diapasoi

iz. Mus. Soinu eskalaren barruan, soinu jakin batek besteekiko duen altuera. || Biolinak eta antzeko beste tresna batzuek izaten duten zur zatia, hariak haren gainetik behatzez zapaltzeko erabilia. || Haize tresnek zulo batetik bestera izaten duten tartea. || Diapasoi arrunta. Altzairuzko xafla makur batez osaturiko tresna, ahotsak eta musika tresnak doitzeko erabiltzen dena; 1939ko arauaz geroztik, segundoko 440 dardara bikoitz egin behar ditu diapasoiak (la 3 = 440 periodo).