Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Diana

Mit. Erromako jainko emakumezkoa, Jupiterren eta Latonaren alaba eta Apoloren arreba; Artemisa jainkosa grekoari dagokio. Erromatarrek Diana ehiztaria esaten zioten. Senar-emazteen zoriontasunaren babeslea zen, eta baita izadiarena ere. Aitaren baimena jaso zuen inoiz ez ezkontzeko. Jupiterrek basoetako erregina bihurtu zuen.