dialekto
iz. Hizkuntza bat banatzen den era nagusietako bakoitza. v Hizkl. Giza talde batek erabiltzen duen hizkera mota, hiztegian, gramatikan eta fonetikan, hizkuntza bera hitz egiten duten beste taldeetan erabiltzen ez diren erak dituena da dialektoa. Dialekto era nagusiak bi dira: geografiak bereizten dituenak eta gizarte mailak bereizten dituenak. Dena dela, bereizketa horiek finkatzea zaila izaten da, eta horretarako isoglosak erabiltzen ditu hizkuntzalaritzak. Isoglosak gertakari linguistiko bera gertatzen den lekuak lotzeko egiten diren marra idealak dira. Isoglosen errepikapenek finkatzen dute dialektoa nondik nora hedatzen den. XIX. mendearen bukaeran eskualdeetako dialektoen azterketak ugaldu egin ziren; gaur egun, berriz, gizarte mailetan oinarritutako hizkuntza bereizketek dute garrantzi handiagoa. v Euskararen dialektoak. ik. euskalki.